XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enrique zen.

Kezkatu ez gintezen deitu zuela esan zuen, ez zitzaiola ezer txarrik gertatu.

Agertuko zela.

Ama jarriko zela esan nion berari konta ziezaion, baina eskegi egin zuen.

Biharamunean, eskolara bidean eskaileretan gora nindoala, Txitxirio deitzen dioten filosofiako irakasle bitxi hori etorri zitzaidan, eta nirekin hitz egin nahi zuela esan zidan.

- Entzun ezazu esan zidan aurpegira begiratu ere gabe, Enrique nire adiskide batzuek zuzentzen duten gazteentzako zentro batean dagoela esan nahi dizut, Josep Sadurni Egoitzan.

Esan familiari ez kezkatzeko, Enrique identitate krisia jasaten ari dela eta egun batzuk bere errealitatetik kanpo bizitzea komeni zaiola.

Ezin ni egon hori entzuten eta esan nion:

- Errealitatetik kanpo?

- Beti dago-eta errealitatetik kanpo.

- Ez dut inoiz inor ikusi errealitatetik hain aldendua.

Serio-serio, Txitxiriok zera esan zidan:

- Ezin inoiz jakin pertsona baten barrenean zer dagoen.

- Gauza bat da kanpoko irudia eta beste bat, batzuetan oso desberdina, barnekoa, nork bere buruarekin duen borroka.

- Dena dela, oraingoan pasatu egin da.

- Ezin du ezer esan gabe horrela alde egin(...)